Arrano Beltza Herri Eskola
Arrano Beltza dugu Iturmendiko herri eskola euskaldun eta publikoa. Sakanako gainontzeko Herri Eskolekin sarean elkar lan eginez, landa-eskola txiki honek Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eskaintzen ditu 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat D ereduan.
2014ko irailean estreinatu zen eskola-eraikin berria eta beste erabilera batzuetarako libre gelditu zen eraikin zaharra. 2024/25 ikasturtean 28 ikasle, 20 familia eta 6 irakaslek osatzen dute eskola.
Eskolak ikas-komunitate gisa lan egiten du, eta beraz, ikasleek, irakasleek, familiek eta herritarrek ere parte hartzen dute irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, bai eta horien gaineko zenbait erabakitan ere.
Hemen jaso dezakezu Arrano Beltza herri eskolari buruzko informazio gehiago.
![]() |
Arrano Beltza Iturmendiko Herri Eskola Elizazpi 3, 31810 Iturmendi, Nafarroa +34 948563414 cpiturme@educacion.navarra.es https://iturmendikoip.web.educacion.navarra.es/ |