Iturmendiko Udala

Arrano Beltza Herri Eskola

Arrano Beltza dugu Iturmendiko herri eskola euskaldun eta publikoa. Sakanako gainontzeko Herri Eskolekin sarean elkar lan eginez, landa-eskola txiki honek Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eskaintzen ditu 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat D ereduan.

2014ko irailean estreinatu zen eskola-eraikin berria eta beste erabilera batzuetarako libre gelditu zen eraikin zaharra. 2024/25 ikasturtean 28 ikasle, 20 familia eta 6 irakaslek osatzen dute eskola.

Eskolak ikas-komunitate gisa lan egiten du, eta beraz, ikasleek, irakasleek, familiek eta herritarrek ere parte hartzen dute irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, bai eta horien gaineko zenbait erabakitan ere.

Hemen jaso dezakezu Arrano Beltza herri eskolari buruzko informazio gehiago.

Arrano Beltza Iturmendiko Herri Eskola

 Elizazpi 3, 31810 Iturmendi, Nafarroa

+34 948563414

cpiturme@educacion.navarra.es

https://iturmendikoip.web.educacion.navarra.es/