Udal Informazioa Jaso
UDALAREN INFORMAZIOA ZUZEN, AZKAR ETA ARGI
Jaso Iturmendiko Udaleko informazioa zuzenean Udaleko WhatsApp Kanaletik!
Iturmendiko Udalak WhatsAppeko kanala jarri zuen martxan 2024ko martxoan, herritarrekin zuzeneko komunikazioa sustatzeko modu azkar eta erraza. Kanalaren bidez, udal-informazioa helarazten dizuegu hala nahi duzuen herritarrei. Zuen interesekoak izan daitezkeen udal-oharrak, albisteak, aisialdiko agenda edo zerbitzu ezberdinen inguruko informazioa eta antzeko informazioa, guztiak euskaraz eta gaztelaniaz.
Nola harpidetu zaitezke kanalera?
Edozein mugikorretatik kanala jarraitzeko estekan klik egitea besterik ez duzu, eta “Jarraitu” sakatu:
https://whatsapp.com/channel/0029VaSzV2f84Om5oOkxkE0q
Zergatik aukeratu dugu WhatsApp kanala herritarrekin komunikatzeko?
- Doakoa delako.
- WhatsApp aplikazioaz gain, ez dago beste ezer instalatu beharrik, estekan klik egin eta “Jarraitu” sakatzea nahikoa da.
- Ez dago inongo datu pertsonalik, ezta telefono zenbakirik, beste inorekin partekatu beharrik, erabiltzailearen pribatutasuna bermatuz.
- Norabide bakarreko komunikazioa. Informazio fluxua norabide bakarrean ematen da, Udaletik herritarrengana. WhatsApp taldeetan ez bezala, non erabiltzaileen arteko elkarrizketak ematen diren, kanalean erabiltzaileek ezingo dute erantzunik eman, ez dago haien arteko hartu-emanik. Kanal informatiboa da soilik.
- Komunikaziorako bide erraz eta azkarra da, beste komunikazio bide batzuen aldean, abantaila esanguratsuak eskainiz, batez ere, larrialdi egoerak eta azken orduko abisuak herritarrei helarazterakoan.
- Mezuak gorderik. Udalak helarazitako oharrak eta albisteak gehienez 30 egunez gordetzen dira, gero desagertzen direlarik.
- WhatsApp aplikazio-kokapena: Novedades. Kanalak eta egoerak Novedades izeneko atalean agertuko dira.